jueves, 17 de noviembre de 2011

Amaiur eta demokrazia

15m mugimenduak asko ikutu ninduen eta, teknologia berriekin batera, barrena astindua dut geroztik. Irudimenak hegan egiten dit eta demokrazia era berriak ikusten ditut. Posible ote dira baina? Ikusten dut amaiurren konpromisoetan demokrazia kutsu itzela:


Bada nik, gaur, egoera bat irudikatu nahi nuke eta galdera zuzena egin amaiurri (erantzunik jasotzeko esperantza handirik gabe, noski! XDD). Hurrengo EAEko hauteskundeetan bageunde, edo are gehiago, hauek pasa balira eta amaiur nagusi balitz, erreferendumak ahalbidetuko lituzkeen plataforma digitala bultzatuko luke? (ahalko lukeen alde batera utzita).

Banketxeek badituzte beren web orriak eta ordaindu dezakegu haien bidez. Eta badago geure diruaren erabilera baino gauza eskuordezinagorik? Ah bai, botoa ematea, hain justu.

Imaginatzen dut herritar oro bere udaletxetik pasa eta kode pertsonala jasotzera animatzen duen kanpaina. Eta imaginatzen dut, baita ere, internet bidezko plataforma honen lehen galdera: Eusko Jaurlaritzak botaketa sistema hau bultzatzea nahi duzu? Bai/Ez

Traketsa litzateke hasiera: nork egiten ditu galderak? zein galdera? eta erantzun posibleak? eta ñabardurak?...

Eta gainera arrail digitala ere hor dago. Demokratikoa litzateke sistema? edo elitista? ordenagailua eta internet daukagunontzat bakarrik? Ez, badago udalek KZgunea bezalako zerbitzuak eskaintzea eta galderei erantzuteko epeak egokitzea ere bai.

Ezinezkoa da? Txorakeriak esaten ari naiz? Amaiurrek ez bada ere, edonork egin ditzake iruzkinak!

Same post in español.

6 comentarios:

  1. zurekin bat nator, egungo baliabideekin demokrazia partehartzailea berandutzen ari da.

    ResponderEliminar
  2. Mila esker erantzunagatik, kimo.

    Amaiurri botoa ematekotan nago, baina zeharo demokrazia masiboa eta baldarra da hau. Eta demokrazia benetakoagoa exijitzeko boto baliogabea (nulo) emango duten espainiarrei joko zikina egitea dela pentsatzen dut batzuetan...

    Ikus bideo bitxi hau:
    http://www.youtube.com/watch?v=Y-RjDhvXU1I&feature=youtube_gdata_player

    ResponderEliminar
  3. Gure garaiko gizarteak badu teknologiekin erraztasuna eta hori erabili behar da, hau da, aprobetxatu beharko litzateke. Baina gogoratu gure aurrekoek ere eskubide berberak dituztela eta agian ordenagailu bat erabiltzeko posibilitate edota beharrik ez dutela izan. Horregatik momentuz, nahiz eta kz-guneak egon badauden, pertsonalki (koderik gabe) botatu beharko dugu igande honetan, ezta??

    ResponderEliminar
  4. Bai eta nik amaiurri emango diot botua. Baina ez ahaztu demokrazia sistema partehartzaileagoak landu behar ditugula. Ez da beti hain erraza izango alderdi batek hain ondo bat egitea herriak (askok) pentsatzen dugunarekin.

    4 urtetik behin "iritzi pack" bat bozkatu? Herritarrok demokrazia nahi badugu gure EGUNEROKO lanen artean behar genituzke informatzea eta erabakiak hartzea (Internet elkargune nagusi delarik, gehituko nuke).

    Hori nahi badugu behintzat...

    ResponderEliminar
  5. horixe bara, bai.

    sistema honek ez du bere burua eguneratzeko beharrik ikusten, orain arte egin ez duelako. ta nire ustez orain arte egin den modu honek demokraziaren esentzia oso gainetik betetzen du, zuzenean ez duela betetzen ez esatearren: ordezkarien aukeraketa sistema, boto nulo eta zurien balio eskasa, herriari galdetzeko oztopoak...

    demokrazia sistema honi kiratsa dario, hor goiko parrafoan hainbeste gauza dagoz txarto...

    en fin, sistema partehartzaileago baten alde

    ResponderEliminar
  6. Horixe da ba egoera :-/ Nik oraintxe egin diot ReTweet +1 hau zion bati:

    +1 RT @S__ve: @jonan20 @landerkape Nik #Amaiur bozkatukoet, biharkoa da ematen diedan aukera bakarra. Ez badute asmatzen, hurrena voto nulo!

    Ba hori, nik ere +1. Geroko utziko dugu "voto nulo". Baina Amaiurrek politika nigana (nahikoa) ekartzen asmatzen ez badu, neuk sartu beharko dut politikan.

    ResponderEliminar