domingo, 2 de abril de 2017

John Lennonen "Imagine" euskaraz

Lehengoan kanta hori buruan sartu zitzaidan goiz-goizetik eta itzultzen hasi nintzen erdi nahigabe. Gero borobiltzen saiatu eta horrela gelditu zen. Norbaitek nahi badu kantatzeko:


"Imagine"
Imagine there's no heaven
It's easy if you try
No hell below us
Above us only sky
Imagine all the people
Living for today... Aha-ah...

Imagine there's no countries
It isn't hard to do
Nothing to kill or die for
And no religion, too
Imagine all the people
Living life in peace... You...

You may say I'm a dreamer
But I'm not the only one
I hope someday you'll join us
And the world will be as one

Imagine no possessions
I wonder if you can
No need for greed or hunger
A brotherhood of man
Imagine all the people
Sharing all the world... You...

You may say I'm a dreamer
But I'm not the only one
I hope someday you'll join us
And the world will live as one

"Pentsa"

Pentsa ez dela zerurik
nahiko erraza da
infernurik ez behean
goian ortzi soila
pentsa mundu guztia
biziz oraina... Aha-ah...

Pentsa ez dela herririk
ez da oso zaila...
hiltzeko arrazoirik ez
erligiorik ere ez
pentsa mundu guztia
bakean biziz... Zuk...

Ikusi ahal nauzu ameslari,
baina ez naiz bakarra
Zu ere izango ahal zara
ta mundua bat izan

Pentsa jabetza eza
kapaz ote zara
ez zeken, ez goserik
senidetza on bat
pentsa mundu guztia
eskainiz dena... Zuk...

Ikusi ahal nauzu ameslari,
baina ez naiz bakarra
Zu ere izango ahal zara
ta mundua bat izan


Ingelesez baino nahiago euskaraz, ezta?

Countries > "Estaturik" gisa itzultzeko tentazioa izan dut, baina ez dakit egileak hori esan nahiko zuen...

Norbaitek itzulpena beste nolabait jarriko balu, esan iruzkinetan lasai!

Hementxe originala entzuteko aukera:

jueves, 21 de enero de 2016

Marhaban Rachid

Atzo gertatu zen. Ilunabarra zen (urtarrilak 20), 19:30ak aldera Sankristobal zubitik behera nentorren, etxera. Eta udal langile bat ikusi nuela iruditu zitzaidan, farola bat konpontzen. Edo ez? Belauniko zagok, hori zer duk, musulmana errezoan? Ez, baina txaleko horia dik jantzita eta zaborrontzia konpontzen edo ari duk. Ikusi nau eta:

-Eh chico, tienes un euro para tomar un café?
-No, no...
-El Gobierno Vasco no tiene trabajo para mi!- Hori ateraldia!
-Kar kar kar. De donde eres tú?
-...De marruecos.
-Ah! Marhaban Bikun!- erantzunik ez- Marhaban bika.
-Marhaban! Bienvenido :-) solo marhaban.
-Ah, vale- Apuntatuta.
-Como se dice en uskera?
-Ongi etorri.
-Ondi etorri.
-Ongi.
-Ongi etorri.
-Eso es- Bi eurokoa eta txanpon txiki gehiago. Esku gogorra du, azal latza, hatz batean tirita.
-Gracias- lurrera baino beherago begira.
-Mashmuka?- azkar nik, diruaren kontua lehenbailehen ahazteko.
-Eh?
-Mashmuka- jode hori ondo esan dut.
-Rachid.
-Ah, ana Mikel.
-Hola Mikel. He puesto mi curriculum aquí eh?
Flipatzen ari naiz, CVa zakarrontzi batean itsasten ari da, karrozero zinta zabalez.
-Ah, bueno, mañana lo leo!
-Vale. Agur!
-Agur!
Buelta eman eta hurrengo pausuak eman ahala, lurrean, nire anken ondoan plastikozko errafia poltsa handi bat ezkerrean, erosketarako beharko lukeen orga erorita eskuinean eta beste gauzatxo batzuk lurrean sakabanatuta, tartean azkazalak mozteko kurbadun guraize diztiratsua, ia zapaldu dut.

Gaur, 20:00ak aldera berriro pasa naiz, CVa irakurtzera baino, post honetako argazkia egitera. CVa ez zegoen, nik espero bezala. Ni baino zaharragoa zara, Rachid, nor naiz ni zuri marhaban esateko? Non zaude orain? 01:27 da eta ohera noa berriz. Ea loak hartzen nauen. 



viernes, 13 de noviembre de 2015

Lagun Ezkutua


Kontsumismoa gaitzesten dugunok problema izaten dugu opariekin. Bada, Gabonetarako badago irtenbide polita: “Amigo Invisible” edo Lagun Ezkutu delakoa.

Oso erraza da egiten. Azaro partean familiako guztien izenak idazten dira papertxotan (jende gehiena elkartzen den afari batean, adibidez) eta gero bakoitzak papertxo bat ateratzen du zein tokatu zaion ikusteko. Norbaiti beraren izena tokatzen bazaio, berriro egin behar da (oso barregarria izaten da). Oparia egiteko diru kopuru maximoa zehazten da, 50€ adibidez.

Dirudiena baino abantaila gehiago ditu metodo honek: Zozketa garaiz eginez gero azken orduko erosketa traketsa saihesten da; Bakarra, baina guztiei bermatzen zaie oparia; Normalean egingo ez genion bati egitea tokatu ohi da eta horrek harremanak sendotzea dakar (bestela gertukoei egiten zaie lehenengo).

Etxeko txikientzat Olentzerok opari estra pare bat ekartzen du batzuetan, noski. Baina, edonola ere, nahiko festa bada haientzat gabon gaueko hamabiak jotzen dutenean opariak banan-banan hartu eta jabeari ematea, denen aurrean irekitzeko. Guztiak ireki ondoren, zer-nori-nork ikerketa jartzen da martxan.

Niri aurten tokatu zaidan pertsona ez nuen espero, ez dakit zer oparitu... Eskatuko diot laguntza bere gertuko norbaiti. Lagun Ezkuturik gabe gertatuko ez zen elkarrizketa izango dut.



viernes, 27 de marzo de 2015

Demokrazia Gorputz Heziketa plangintzan

Enplegua lortzen dudanean, ez dut uste askotan utziko diedanik nire etorkizuneko ikasleei GH saioan zer egin erabakitzen. Baina demagun hiruhileko batean zehar (12 saio, 24 ordu) erabakitzen uzten diedala eta haien nahiak hauek direla (eta denboran mantentzen direla): 

13/24k futbola nahi dute; 
6/24k soka-saltoa; 
5/24k saskibaloian.

Asko pentsatu gabe asmatu ditut adibideak, berdin du horrek. Kontua da: zein litzateke plangintza demokratikoena? Eta justua edo bidezkoa litzateke?

Guztiek futbolean jolastu behar dutela erabaki daiteke (zenbateraino da ohikoa helduon politikan?), baina ez dirudi bidezkoa. Beharbada gehiengoen Demokrazia hau, gehiengoak gutxiengoekin ulerkor diren heinean da bidezkoa.

Gainera, 6 neska-mutil(...) txoko batean jarri daitezke, fubolean jolastu ordez soka-saltoan.
Baina azken 5 horiek nahi duten saskibaloia, ordea, bateraezina da fubolarekin, jokalarien behar eta espazio kontuengatik.

Aritu litezke 13 aldiz ikasle guztiak futbolean, 6 ordu soka-saltorako erabili eta 5 ordu guztiok saskibaloian aritzeko. Baina justua dirudien arren, batzuek 13 aldiz jolastuko dute nahi duten horretan eta besteek 6 edo 5 aldiz bakarrik.

Zein da plangintza bidezkoena? Denboraren 0,33 ematea aukera bakoitzari? Horrek ez dirudi demokratikoa futbola nahi duten horientzat guztientzat. Ez zairudigu behintzat.

Bestalde, soka-saltoa nahi dutenek saio guztiak egin ditzakete txoko batean, nahi duten horretan. Ze zortea! Baina saskibaloia eta fubola nahi dutenek 0,5 bakarrik egingo lukete nahi duten horretan. Zer egin, soka-saltokoei 6 ordu fubolean eta beste 6 saskibaloian jokatzea, izorratu daitezen eta besteek bezala 0,5 egin dezaten nahi duten horretan? Ez noski...

Ez dakit oso emankorra izan den gimnasioa, demokraziaz hausnartzeko. Total, saio bakoitzean zer egin behar den esleitua izango dut, profesional ona banaiz, beraz ez dago problemarik.

miércoles, 18 de marzo de 2015

Euskaldun gogor baten gorabeherak


Atzo La Vitoriana batean bezalaxe artatu naute gaur Trivian, batere keinu euskaltzalerik gabe. Baina kafe goxoa daukate. Gero Kanpezura igo naiz (edo jaitsi?), hango irakasleekin ALEArako lankidetza bat egiten saiatzera. Jende ona bi tokietan!

Amaitzean gasolindegian sartu naiz eta beltzez jantzitako gizona hurbildu da. “Cuánto echamos?” “Llenamos porfa” Korrikaren kartela atean; kapitalismoz lortutako kalitate bikaineko berokia darama, herriaren eskariz “Euskal Herria” eta armarri ederra serigrafiaturik; “hemendik ez da pasako Korrika ezta?” Ederki ulertu eta badoan bitartean “No” erantzun dit hatza astinduz. Kafetegian zegoen gasolindegiko langileari andela betetzen ari dela esan eta lekua utzi dio.

Uniformedun neska eta biok ordaintzeko etxolara sartzen ari garela “con tarjeta?” eta nik “bai” bat sartu dut. Barruan gaudela “ederki, sartu hemen pina mesedez”... nik “listo” berak “oso ondo, eskerrik asko” “Bai, agur” NORMAL bat esan eta atera naiz.

Tarteka izaten dira horrelako harreman bereziak. Motzak, lehenbizikoak, harremana euskaraz izateko negoziaketak. Eta biok euskaraz nahi dugula ikustean, elkarri opari hori egiten diogula ohartzen garenean, batzuetan une zoriontsua izaten da! Konplizitate moduko bat, ezezagun ziren biren artean, bapatean. Baina kotxean sartu eta ohartu naiz sarritan horri eutsi egiten diodala. Agur normala esaten dudala: nik euskaraz bizi nahi dut eta kitto; ez dizut ezer eskertu behar eta ez dut nahi zuk niri ezer eskertzea; gasolina hartu eta banoa. Ze gauza! Sarritan egin dut hori eta gaur konturatu naiz! Euskaraz zoriontsu ez bizitzeko eskubidea aldarrikatzen ibili naizela dirudi.

Kanpezutik behera (edo gora?) nentorrela Ataurin autoa bazterrean gelditu eta aspalditik ikusi nahi nuen etxe batera hurbildu naiz. 

Ai Ama! Ze goxo bizi behar den, arrokan sartuta.


miércoles, 10 de diciembre de 2014

Ordenagailuan garbiketa egiten... aurkikuntza: Badugu irakasle bat...

Gauzak ezabatzeko eguna dut gaur eta halako batean erabat ahaztua nuen dokumentu bat topatu dut, eguneroko gisan idatzia. Hasieran ez nekien zein kurtsotakoa, zein irakasleri buruzkoa zen ere. Bukaera aldera gogoratu dut. 

"Badugu irakasle bat oso txarra. Magisteritzako ikaslea naiz eta bere klaseak, konstruktiboak baino, destruktiboak izango direla uste dut. Kurtsoa hasia dela, hau da lehen irudia:

Klase magistral tradizionala egiten du, noizbehinka txiste batekin mozorrotua. Eta noizbehinka galdera batzuekin ere bai, baina galderek beti dute erantzun bakarra. Beti dira hau edo bestea aukeratu beharreko dikotomiak, eta bere hitzaldi erdi-inprobisatuarekin jarraitzea ahalbidetzen diote. Tentsioa mantentzeko dira, ez benetan ikasleen hausnarketa bultzatzeko. Hala ere, errealitatea zurruna ez dela adierazteko, Egia erdibidean dagoela esaten du batzuetan. Guztiok lehen bezala edo okerrago utziz. Klaseak horrela jarraitzen du, bere gida-liburuaren laguntzaz: pixka bat hortik, pixka bat inprobisatuz. Eta klasekoa da balio duena. Bere klaseetan apunteak txukun hartu behar dira, diktaketa moduko horretan (amatxo maitia). Gainera, ikasteko gogorik ez dugula esaten du noizbehinka, ez zaigula interesatzen, eta abar. Barre lagunkoi artean. Badirudi gure autokontzeptu eskasa eragin nahi duela, bere jardunaz kexatzeko mailarik ez dugulakoan, kalitatezko irakaskuntza eskatu ez dezagun.

Aurrekoan ikasle batek galdera bat egin zuen. Eta galdera sakona zenez, inoiz guztiz erantzun ezin den horietakoa, klase osoari errepikatzea pentsatu zuen. Bazirudien PBL moduko bat proposatzera zihoala. Ikasleengandik sortutako jakin-min bat, irakasgaiari dagozkion edukiak erabiliz, lan sortzaile batekin asetzeko asmoa zuela. Baina saiakera gaizki atera zen, horrela hitz egin baitzuen: Egia esan, galdera ona da. Badakizue zer? Orain denok egingo duzue lan bat berak egindako galderaren inguruan. Bai? Badituzue elementuak galdera horri erantzuteko... Horrelako zerbait izan zen. Ez zuen ilusio handirik piztu. Eta ikasleei (batez ere galdera egin zuenari) hurrengoan galderarik egiteko gogoa uxatu zion. Aurrera jarraituko ez zuenez, berak argitu zuen zalantza. Nolabait.

Zer egin? Irakaslearen metodologia dinosauroaz kexatu? (Magisteritzan!!)"

4garren kurtsoan nago, Donostian hasi eta Gasteizen bukatzen ari naiz karrera, izan nuen irakasleetako bati buruz ari da testukoa!

lunes, 3 de diciembre de 2012

NE EGUA UMILLA DA

Asteburu hontan gauza kuriosua pasa nau. Hernaniko lagun batek gomendatuta irakurtzen ai nazen “Un nuevo mundo, Ahora” liburuan eraginpian pasa diten gauz bat, ta azaltzen saiatuko na.

Parranda bereziya in nun larunbat gabin, unibertsitate munduko din ta miresten ttuten bi lagunekin ta ezautu ttuten beste bi pertsonakin. Elkarrizketa oso interesgarriyak izan genittun ta ni oso umore onin nintzanez, farra itten zuten, graziya iten niyoten, eta noizbehinka la ostia nazelare satentziten. Ze gustoa aitzen din holakuk miresten tzun jendian ahotik!

Pues pasa zina da, pare bat aldiz gabin zihar, halako batin ni neu laa ostia nintzela pentsatzia. Haien pareko, alegiya. Nik haiekiko nun irudiyan pareko. Ta halako batin ne esaldin batetik harrokeri punttu bat eskapatzen zela kontutzen nintzan. Izane, hainbeste ordu baiekin, ni_re “beaiek bezela” nintzela sinistu ta... ez nazen baten ahotik hizketan bezela hasten nintzela iruittu zin, pare bat aldiz. Personajik persona jaten dula esaten denin bezela? Holako zerbatte.

Ta hausnarketa hau iten ai nintzela, harropuzkeri faltsu hoi desmontatzen, nere Ego horrei beitu ta desegiten saiatzen, pozik geldittu naz. Ongi ai nintzala pentsatu dut: erki mikel, umilla yaz, ona yaz...

Ne eguan trikimailua ote da hau bere burua miresten jarraitzeko? 

Posible al da egitan deszentratzia ta eguai parra itia? Nik uandik eztut lortu behintzat.